XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusen ereduari eta hitzei jarraituz, gure jarrera zuzena, Jainkoaren semealaba bezela ibiltea da.

Zer egiten dabe semealaba zintzoak?.

Gurasoak onartzen dabez.

Eskerrak emoten deutsieez, bizia eta beste hainbat gauza emon deutsieezalako.

Nahigabetzen dabezanean parkamena eskatzen deutsiee.

Mesedeak eskatzen deutsieez.

Eurekaz fiatzen dira, sakrifikatu egiten dira, etab..

Jainkoaren semealaba zintzoak izan nahi badogu, antzera jokatu behar dogu Berarekin:
- Jainkoa eta Aita bezela onartu, hau da, Jainkoa gurtu.

Eskerrak emon hainbat mesedegaitik.

Gure pekatuakaitik parkamena eskatu.

Behar doguzan gauzak eskatu, kontutan eukiz, Bera, gure Aita eta gauza guztien jabea dala, eta gurasoak baino gehiago ere maite gaituala.

Jainkoari, eta Berari dagokionari emongo deutsagu lehentasuna, gauza guztiak baino gehiago maitatu behar dogulako.